XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenak erran zioten: Gau-egun nindagon atsegabetan: bekatu egin nuela, sekulan ez zautala Jaunak barkatuko eta ez nuela fraide on bat eginen.

Bertzeak aldiz: Eskerrak emaiten niozkan egun oroz Jainkoari, barkatu zautalako eta bere adiskideetan berriz ezarri.

Fraidegai berriak aditu duke behar duela esker onean bizi.

Agian azkartuz joanen da eta... saindutuz.

Apirilaren 26-an, Senpereko eliza berritu nasaian, gure euskal-elizetako zazpi ehun kantariak entzutekoak ziren!.

Hastetik xoratu eta altxatu dituzte bihotzak Gizon egin Jainkoari aire ezagutuan, kantatu dutelarik: " Hor da Kristo gutartean.

Maiatzaren lehenean, Protestanten eta Katolikoen arteko eguna ginuen.

Hogoigarren urtea biltzen direla Beloke-n.

Aldi huntan bi jaun handi igurikatzen ginituen: Van der Bent Geñeve-koa eta Mgr Meeking Batikanekoa.

Hau, biltzarrea 2-an zela ustez, ez da agertu; bainan bertzea, Van der Bent protestanta, goizean eta arratsaldean, mintzatu zaiku, adiskidetasun handia erakutsiz katolikoen alde, bai eta jakitate zabala ta munduaren geroaz beldur bezenbat esperantza.

Bazkal-aintzinean eta joaterakoan otoitz egin dugu denek kartsuki.

Aita, bat izan ditela... munduak sinets dezan Zuk igorri nauzula.